Trafiko aldaketak igandean, Aiztondo Klasikagatik

Ataria 2019ko martxoaren 13a

Villabonatik aterako da aurten lasterketa eta Udaltzaingoak kontuan hartzeko hainbat ohar eman ditu.

Kontuak izanik Kale Berria erabiliko dutela frogaren irteera burutzeko ezinbesteko da kale honetan trafikoa moztea ordu batzuetan. Gauzak horrela, aipatutako egunean 08:00etatik 10:30era gutxi gora behera, trafikoa moztuta egongo da Kale Berrian.

Lasterketa pasako da Villabonatik, 10:00, 11:33, 11:55, 12:22, 12:17, 12:38 eta 13:00etan, gutxi gora behera. Ordu hauetan, puntualki, erretentzioak izango direla jakinarazi du Udaltzaingoak.

Goizeko 08:00etatik 10:30era, autobus geltokiak honakoak izango dira: Donostiara joateko, kiroldegian eta Tolosara joateko, Txermingo biribilgunean eta Arroako geltokian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!