M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Bide urratzaileak izateagatik aitortza jaso dute

Jon Miranda Labaien 2019ko martxoaren 9a

Lehen zinegotzi emakumeei om 1 1552136919410
Lehen zinegotzi emakumeei om 2 1552136919905
Lehen zinegotzi emakumeei om 3 1552136920335
Lehen zinegotzi emakumeei om 4 1552136920788
Lehen zinegotzi emakumeei om 5 1552136921276
Lehen zinegotzi emakumeei om 6 1552136921746
Lehen zinegotzi emakumeei om 7 1552136922161
Lehen zinegotzi emakumeei om 8 1552136922581
Lehen zinegotzi emakumeei om 9 1552136923008
Lehen zinegotzi emakumeei om 10 1552136923468
Lehen zinegotzi emakumeei om 11 1552136923999
Lehen zinegotzi emakumeei om 12 1552136924432
Lehen zinegotzi emakumeei om 13 1552136924860
Lehen zinegotzi emakumeei om 14 1552136925288
Lehen zinegotzi emakumeei om 15 1552136925739
Lehen zinegotzi emakumeei om 16 1552136926240
Lehen zinegotzi emakumeei om 17 1552136926711
Lehen zinegotzi emakumeei om 18 1552136927140
Lehen zinegotzi emakumeei om 19 1552136927597
Lehen zinegotzi emakumeei om 20 1552136928014
Lehen zinegotzi emakumeei om 21 1552136928429

1979ko apirilaren 3an egin ziren frankismoaren osteko lehen udal hauteskunde libreak eta Bittori Zeberio eta Arantxa Sorondo zinegotzi atera ziren. Demokrazia aroko herriko lehen bi emakume zinegotziak izateagatik aitortza jaso dute Amasa-Villabonako udaletxean.

Agurra dantzatu diete bi zinegotziei eta lore sorta bana eman diete, opariekin batera. Aitortza eta omenaldi ekitaldian, egungo alkate Maite Izagirrek hartu du hitza lehenik: "Lehenengoak izan zineten eta bidea ireki zeniguten. Jakin ezazue aitzindariak izan zinetela eta zuei esker emakumeak politikan jardutea gauza normala dela gaur egun. Ezina ekinez bihurtu zenuten. Zuek eraikitako kate sendo eta luze hori bizirik dago, inoiz baino biziago eta indartsuago".

1979ko lehenengo udal hauteskunde demokratiko horietara bost hautagaitza aurkeztu ziren: EAJ, Agrupación de Electores, ORT, EE eta EMK-OIC. Izendatutako 13 zinegotzien artean, bi baino ez ziren emakumezkoak, EAJren zerrendan bigarren zihoan Zeberio eta Agrupación de Electores delako hautagaitzaren zerrendan hirugarren zihoan Sorondo. Azken honek, gainera, udal gobernuan hartu zuen parte Karlos Etxenike alkate zela.

"Bi emakume abertzale ziren, euskara maite zutenak eta momentu horretan erabaki ausarta hartu zuten: hautagaitza politiko batean parte hartzea eta lehen postuetan joatea, kargu publiko izango zirela jakinda", esan du Izagirrek. "Moldeak puskatu zenituzten eta baita beirazko sabaiak ere".

Ekitaldian aitortza jaso duen Arantxa Sorondok ere hitz egin du eta garai horretan gizarte berri bat amestuz proiektu ezberdinetan lanean aritu ziren emakume guztien hartu ditu gogoan omenaldia jasotzerakoan. Hala ere, ekitaldia "gazi-gozoa" suertatu zaiola aipatu du: "Gaur egun badaudelako, garai horretan bezala, ilusio, gogo eta kemenez betetako emakumeak gizarte hau aldatzeko apustua egin dutenak". Lurgatz talde feministako kideez aritu da, berak ere taldean parte hartzen baitu. Talde feminista, irekia, askotarikoa, apartidista, asanblearioa eta hiru belaunaldiko emakumez osatua dela aipatu du Sorondok, baina salatu du, udaleko gehiengoa osatzen dutenen aldetik "traba eta oztopoak" baino ez dituela jaso Lurgatzek. Horregatik eskaera bat luzatu die gaur egun egun zinegotzi diren sei emakumezko zinegotziei: "Arazo hau gainditzeko bidea bilatu dezazuen animatzen zaituztet".

Hain justu, egungo emakumezko zinegotzi eta garai batean izan zirenekin argazkiak atera dituzte bi omenduek. Ekitaldian izan dira, baita ere, Amasa-Villabonako alkate izan diren Maixabel Arrieta eta Bakartxo Tejeria. Guztiek elkarrekin eta hamaiketakoa dastatuz amaitu dute aitortza ekitaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!