Soralluze eta Amurrioko udaletara bisita egin dute Amasa-Villabonako udal ordezkariek

Ataria 2019ko martxoaren 5a

Amasa-Villabonako alkateak bi bisita egin ditu Soraluze eta Amurrioko udaletxeetara bi herrietako programak aztertu eta praktika onetako ekimenak ezagutzeko asmoz.

Lehenik eta behin, Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatearekin, elkarrizketatu da alkatea eta honek Udaleko Harrera Protokoloa azaldu dio, ordezkari politiko, tekniko eta gizarte eragileek aurrera eraman dutena parte hartze prozesu baten bitartez.

Etorkin eta herritar berrientzako prestatua dagoen protokolo hau, lehen aldiz udaletxera gerturatzen direnei bost hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa, inglesa eta arabiarra) idatzita dagoen udaleko gida ematen zaie, herriko eta bertako zerbitzuen ezaugarri eta singularitateak azaltzeko asmoz.

Maite Izagirrerentzat, ideia ona da, zeren eta “herrian integratzeko balio du eta udaleko zerbitzuak modu egokian erabiltzea ahalbidetzen du; praktika onetan oinarritzen da, erantzun egokiak emateaz gain, Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzuan sor daitezkeen arazoak ekiditen baititu”.

Horren ondoren, Amurrioko alkatea den Josune Irabienekin egon da Maite Izagirreri. Amurrioko alkateak, herrian martxan jarri duten beka azaldu dio, herriko emakumeen memoria errekuperatzeko balio duena. Ekimen honek emakumeen baloreen inguruan aldaketa eman eta hauek ahalduntzeko balio du.

Maite Izagirrek beka hori martxan jartzeko ideia dauka (3.000 eta 4.000 euroko kostua izango duena) eta partidu politiko guztien onarpena espero du: “ekimen honen bitartez gure herriko historiak gizonen ikuspuntua soilik edukitzeari uko egin nahi dio; gure herriko emakumeen historia ezagutzeak talde bezala gure ezagutza zabaltzea eta pertsona askoren memoriara ahaztuak dauden gauzak ekartzean oinarritzen da”, azaldu du Amasa-Villabonako alkateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!