Behar Zana, bost finaletatik lau

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Larunbatean Irurako trinketean Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira, eskuz eta xarean.

Villabonako Behar Zana pilota elkarteko kideek lau final jokatuko dituzte larunbatean. Irurako trinketean guztira bost daude iragarrita, eta ondorioz, billabonatarrak final bakarra huts egingo dute.

Lehen Gipuzkoako Txapelketa 11:00etan hasiko da, kadeteen arteko partidarekin. Behar Zanako Koldo Jauregi eta Aimar Iraola izango dira bertan. Finala Behar Zanakoen artekoa izan zitekeen, finalerdietan 40-37 galdu izan ez balute Juanena eta Aburuza bikoteak, Astigarragako Mundarroko Mugika-Lizeagaren aurka. Hala eta guztiz ere, horrek erakusten du Behar Zanako kadeteen maila.

Arratsaldean, berriz, 16:00etan hasita hiru final jokatuko dira. Eskuz binaka 1. eta 2. mailako nagusi mailako finalak jokatuko dira; jarraian, xare nagusi mailakoak.

Eskuz binaka, 2. mailako finalaren txanda izango da. Iñaki Lizaso eta Jon Urbieta sailkatu dira txapelaren lehia horretarako, eta ondorioz, lehen mailako txartela lortzeko aukera izango dute. Final gogorra izango dute EPLE taldeko Taberna-Aranbururen aurka.

Ondoren 1. mailako finalak jokatuko dira. Eneko Maiz eta Gurutzealde Behar Zanako ordezkariek Loitegi eta Esnaola Urnietakoak izango dituzte aurkari. Partida polita espero da.

Eta arratsaldeko azken partidan, xarez, Behar Zana ordezkatuz Joxi Lopetegi eta Moncadak jokatuko dute Irurako Ametsa taldeko Apeztegia-Sainzen aurka.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!