Amasa-Villabonako historiari buruzko hitzaldi zikloa, martxan

Ataria 2019ko martxoaren 21a

Gaur, 19:00etan, Subijana etxeko aretoan, Toti Martinez de Lezea arituko da gaztelaniaz eta 'Pasado femenino de nuestro pueblo' hitzaldia emango du.

Amasa eta Villabona batu zireneko 400. urteurreneko ospakizunaren harira programatutako ekitaldiak hasi dira. Hemendik aurrera, Amasa eta Villabonako historia errepasatuko duten hitzaldiak izango dira, Burdin Arotik hasi eta Aro Modernora arte.

Dagoeneko, Jokin Lanz irakasleak Burdin Aroko herrixka gotortuetatik Antzinate Berantiarrera izeneko hitzaldia eman zuen martxoaren 5ean eta Iosu Etxezarragak, berriz, aurreko ostegunean, Amasa eta Villabonaren historia aztertu zuen, Erdi Aroan zehar.

Martxoak 21, gaur

19:00. Toti Martinez de Lezea arituko da gaztelaniaz eta Pasado femenino de nuestro pueblo hitzaldia emango du.

Martxoak 28, osteguna

19:00. Amasa-Villabona Aro Berrian ze har: Batasun akordiotik Konbentzio gerrara arte hitzaldia emango du euskaraz, Alvaro Aragonek Subijana etxeko areto nagusian.

Apirilak 4, osteguna

19:00. Gaztelaniaz Joseba Alonsok hitzaldia eskainiko du Subijana etxean: Mugarris municipales de Amasa-Villabona izenburua eramango du saioak.

Argazki lehiaketa martxan

Betalde, Atzoko eta gaurko Amasa-Villabona argazki lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute. Martxoaren 22ra bitartean, argazki-lehiaketa@villabona.eus helbidera bidali ahal izango dira. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez bost argazki atxiki ahalko ditu, koloretan zein zuri beltzean eta 4 megapixeletako tamaina izan beharko dute.

Sarien banaketa ekitaldia, apirilaren 5ean burutuko da Gurea zinema aretoko erakusketa gelan eta apirilaren 17ra arte, aurkeztutako 100 argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!