Oinezko baten eta moto baten arteko istripua Kale Nagusian

Ataria 2019ko martxoaren 1a

17:00ak inguruan oinezko bat artatu behar izan dute Zubimuxu eta Kale Nagusia elkartzen diren errepidean. Istripua bertan izan da, eta oinezkoa, adineko emakumea, motorraren atzeko gurpilak jota lurrera erori da.

Villabonan 17:00etan izan da istripua. Osasun zentroko langileak ordu horretan atera dira lanetik eta istripua ikusi dute: "Moto gidaria, gizonezkoa, lurrean zegoen, baina altxa egin da eta emakumea artatzera joan gara". Belaunetik behera hanka bendatu ondoren, zutik jartzen lagundu eta errepidetik espaloira eraman dute adinekoa. Ondoko merkatari batek jarritako aulkian eserita egon da oinezkoa anbulantzia iritsi arte. Ondoren, Asuncion Klinikara eraman dutela azaldu du SOS Deiak-ek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!