Euskal Herriko basogintzaren erronkak eztabaidagai

Ataria 2019ko ots. 18a, 10:39

Alkartasuna fundazioak antolatu du saioa, otsailaren 20an, asteazkena, 19:00etan Villabonako Subijana etxean.

Iñaki Ezkurra, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde ohiak moderatuko du XXI. mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak. Intsignis pinuaren gaitza eztabaida eta honako parte hartzaileak ariko dira: Oskar Azkarate eta Josu Azpitarte BaskEgur-eko (Euskadiko Egurraren elkartea) ordezkariak; Itziar Barinaga-Rementeria, EHUko Finantza Ekonomiako departamenduko irakaslea eta landa eremuen garapenean, baliabide naturalen kudeaketan eta lehen sektorearen jasangarritasunean aditua; Roke Akizu, Baso ingeniaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendari ohia; eta Aitziber Sarobe, biologoa eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Naturkon Naturaren kontserbazio taldeko koordinatzailea.

Intsignis pinuaren gaitzak euskal basoak zeharo jo dituen honetan, egungo Euskal Herriak duen basogintza politiken inguruan gogoeta egiteko une egokia dela uste du Alkartasuna fundazioak. "Eztabaida zabaldu nahi dugu eta sektorean adituak direnekin basogintza berri baten oinarriak jarri nahi ditugu; erakunde, akademia, zurgintza eta ekologiatik datozen ikuspuntuak uztartuz".

Zehaztasun gehiagoz; egoera sanitarioa aztertu, gaitzak eta gaixoak,  baso eta ekosistema naturalak zaindu eta gordetzeko hartu beharreko neurriak, bai eta egurgintza jasangarriaren oinarriak ikertu nahi dituzte asteazkeneko jardunaldiarekin. Beste hainbat gai ere jarriko dituzte mahai gainean: basa baliabideen kudeaketaren inguruan hausnartu, mendi zaintza, kalitatezko zuraren produkzioa, espezieen bioaniztasuna ziurtatuko duen kudeaketa, diru laguntza publikoak, aldaketa klimatikoaren aurrean pentsatu beharreko estrategia berriak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!