Bederatzi udal ordenantza onartu dira azken legealdian

Ataria 2019ko otsailaren 13a

Herri mailan, lege baten baliokideak izan daitezkeen araudiak dira udal ordenantzak eta bederatzi onartu ditu EAJko gobernu taldeak gidatutako udalak.

Aurreko legealdian, 2001 eta 2015 urteen artean zazpi ordenantza eta araudi onartu ziren. Udal gobernuaren hitzetan, horietako bat izan zen hondakinen bilketa eta tratamenduari zegokiona, "hainbeste laidoztatutako atez ateko bilketa sistemari bide eman ziona". Ohar batean udalak jakinarazi duenez, 2007 eta 2011 urteen artean, udal ordenantza bakarra onartu zen, etxebizitza tasatuei dagokiona.

Urtez urte, honako ordenantza hauek onartu dira Amasa-Villabonan:

- Baratze ekologikoen kudeaketarako araudia.

- Obren esku hartze, kontrol eta egiaztatze ordenantza.

- Irisgarritasunerako udal ordenantza, "igogailuen instalakuntza erregulatzen duena".

- Ez ohiko edo ohiko gastuei aurre egiteko baliabide nahikoa ez duten pertsona eta familientzako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

- Zuretzat, Herritarren Arreta Zerbitzu berria erregulatzen duena.

- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza.

- Udaltzaingoaren araudia.

- Isolamendu egoerak ekiditeko, etxeko laguntza eta arreta pertsonala eskaintzeko baliabideak arautzen dituen ordenantza, "ingurune komunitarioan integratzea ahalbidetzen duena".

- Publizitatea eta propaganda kalean jartzeko araudia zehazten duen ordenantza. Udal gobernuaren hitzetan, "aspaldiko urteetan, ordenantza honen aplikazioak kaleak garbi egotea ekarri du, pankarta eta kartelik gabe, lehen edozein modutara jarrita zeudelako, hiri paisaia zikinduz".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!