Udaberriko ikastaro eskaintza Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko otsailaren 11

Udaletxeko Zuretzat bulegoan eman beharko da izena, otsailaren 11tik 22ra bitartean, 08:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago izango da 943 69 21 00 telefonoan edo zuretzat@villabona.eus helbidean.

Besteak beste, Amasa-Villabonako kultura sailak honako ikastaroak eskainiko ditu.

- 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat esku lanak (18 orduko ikastaroa)

- 16 urtetik gorakoentzat argazkigintza ikastaroa (12 orduko ikastaroa)

- 12 et a15 urte artekoentzat argazkigintza ikastaroa (12 orduko ikastaroa)

- Klown ikastaroa haurrentzat (20 orduko ikastaroa)

- Kartoizko kaxen birziklapena + Scrapbooking + Lettering hastapenak (35 orduko ikastaroa)

- Udaberria platerean (6 orduko ikastaroa)

- Mindfulness (12 orduko ikastaroa)

 - Serigrafia (12 orduko ikastaroa)

Ikastaro guztien inguruko xehetasunak eman ditu Villabonako kultura sailak hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!