Hondakinak biltzeko edukiontzi berriak jarri dituzte

Ataria 2019ko otsailaren 8a

Amasa-Villabonan edukiontzi berriak ipintzen hasi dira aste honetan, papera eta kartoiara (urdina), plastikoa (horia) eta errefusa (grisa) biltzeko.

Tolosaldeko Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietatik, biztanleriari begiratuta, hirugarren handiena da Amasa-Villabona, Tolosa eta Andoainen atzetik. Mankomunitatea osatzen duten 25 udalerrietan hiri- hondakin solidoak gaika biltzeko erabiltzen diren edukiontziak berritzea erabaki zuten orain dela aste batzuk. 

Legealdi honetan hasitako etengabeko hobekuntza lerroarekin jarraituz, eta Kolorez Kolore azken sentsibilizazio kanpainan jasotako herritarren nahiak kontuan izanik, Amasa-Villabonako Udalak, edukiontzi marroi eta grisak pedal sistemarekin ipintzea erabaki du, gaur egungo edukiontziak irekitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonen erabilpena errazteko.

Gobernu taldea, asteazken gauen egiten den hondakin handien bilketa bereziko zerbitzuaren erabilera egokia areagotzeko sentsibilizazio kanpaina berri bat martxan jartzea aztertzen ari da. Maite Izagirre alkateak dioenez, “kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira gaikako bilketa eta gizalegea sustatzeko biderik eraginkorrenak; neurri errepresiboak gizarte sumina sortzeko balio izan zuten”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!