III. Emakumeen Pala Txapelketa azkarra, larunbatean

Ataria 2019ko otsailaren 8a

Behar Zana Pilota elkarteak antolatutako III. Emakumeen Pala Txapelketa Azkarra jokatuko dute bihar arratsaldean.

Villabonako Bearzana pilotalekuan jokatuko dituzte partidak eta, bertan, Behar Zana elkarteko 20 palista inguruk parte hartuko dute.Txapelketa 15:00etan hasiko da, eta finala 19:30erako aurreikusi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!