21. Korrika - 2019

Amasa-Villabonako Korrika batzordearen bilera datorren asteazkenean

Ataria 2019ko otsailaren 7a

Otsailaren 13an, asteazkena, 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan, liburutegi gainean izango da bilera.

21. Korrikaren antolaketa martxan dago Euskal Herriko txoko guztietan eta Amasa-Villabonan ere, apirilaren 13an Korrika  herritik igaro baino lehen egin beharreko prestaketa lanak antolatzeko lan talde bat jarri nahi dute martxan.

Batzorde honen bidez eramango dituzte aurrera Korrikaren baitan garatzen diren hainbat egitasmo: Korrika laguntzaileen kanpaina, kilometroen salmenta eta banaketa, korrika kulturaleko ekintzak antolatzea, korrika txikia, apirilaren 13ko egitaraua...

Batzorde honetan edonork parte hartu dezake eta ondorioz, Korrikarekin bat egiten duten herritar guztiei dei egin diete, aurrera pausu bat eman eta Korrikaren antolaketan bere ekarpena egin dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!