Berdez jantzi da Amasa-Villabona, minbiziaren aurka

Ataria 2019ko otsailaren 5a

Villabonako Udalak, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearekin batera, herriko hainbat gune berdez, itxaropenaren kolorearekin, apaindu ditu.

"Gaixotasun ikaragarri honek eragiten duen sufrimendua ikusarazteko asmoz", oihal orlegi bat ipini zuten udaletxeko balkoian gaixotasun honen ondorioz sufritzen ari diren pertsonei eta euren senitartekoei eta ahaideei animoa eta itxaropena transmititze aldera. Horrez gain, Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak aterki berdez apaindu du Berdura Plazako sabaia eta merkatariek, elkarteak eskatuta, euren merkatalguneak kolore berdineko zapiz eta apaingarriz bete dituzte solidaritatea azaltzeko.

Aurtengo sentsibilizazio kanpaina gaixotasunaren alde emozionalean oinarritu da. Kanpainaren bitartez, minbiziaren aurkako elkarteak gaixoentzako eta euren senitartekoentzako doako zerbitzu psikologikoa eskuragarri dutela gogorarazi nahi izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!