Hobekuntzak egingo ditu udalak Arratzaingo futbol zelaian eta kirolegian

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 4a, 16:05

Pasa den 2018ko abenduaren 18an, Osatuz Hirigintza birgaitze programaren barnean dauden hainbat erreforma ekimen martxan jartzeko dekretu bana sinatu zituen Maite Izagirre alkateak.

Alde batetik, eta kiroldegiaren aurreko zein alboko hormen hezetasun eta pintada garbiketak egin ondoren, Olaederrako kanpoko frontoia margotzeko lanak esleitu dira. Bertakoa den, Sanz Margoak enpresa da lan horiek egiteko ardura izango duena eta 5.366 euroko kostua izango du. Esleipen honekin, pilota eta frontenisean jokatzeko erabiltzen den eremua balioan jarri nahi da, "momentu honetan, urte gehiegi daramaten pintada askorengatik hondatuta baitago", esan dute udal arduradunek. Hilabete eta erdikoa izango da laster hasiko diren lan hauek egiteko epea.

Bestalde, eta legealdi honetan Billabona K.E. taldeko instalakuntzak modernizatzeko dagoen konpromisoarekin jarraituz, Arratzaingo futbol zelaiko aldagelak berritzeko obrak esleitu dira. Lanbi Eraikuntzak izango da lan hauek egiteko ardura izango duena eta 17.148 euroko kostua izango du. Lan hauek amaitzeko epea lau astekoa izango da eta udaleko tekniko zerbitzuarekin koordinatuz burutuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!