Angel Ugarte 'Txantxangorri' pilotaria hil da

Ataria 2019ko otsailaren 1a

Angel Ugartek 'Jai Alai Blues' dokumentalean hartu zuen parte.

Brasilen jaio bazen ere, 11 urte zituela etorri zen Villabonara. Bihar egingo dute hileta, 18:00etan, Villabonan bertan.

Angel Ugarte Txantxangorri pilotaria hil dela jakinarazi du  zesta-puntako albisteak jorratzen dituen Jai Alai News-ek. 93 urte zituela hil da.

Ugarte Brasilen jaio zen eta 11 urte zituela iritsi zen Villabonara, eta Berria egunkariak 2017an egindako elkarrizketan esan zuenez, Villabonan egin zen pilotari. Aita zuen billabonatarra eta pilotaria zen, aitona bezala. 17 urterekin egin zen profesional, eta Villabona utzita besteak beste, Miamin, Mexikon eta Habanan ibili zen pilotari.

Azken urteak Arabako Zalduondo herrian eman ditu. Bihar egingo dute hileta, Villabonan, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!