Hiru desfibriladore gehiago jarri dituzte herrian

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Osatuz programaren barruan eskuratu ditu udalak eta Arratzaingo hezkuntza zentroan, Billabona K. E. futbol taldearen kirol instalakuntzetan eta udaltzainaren autoan jarriko dira.

Amasa-Villabonako Udalak desfibriladoreen hiru ekipo berri bereganatu ditu, deskarga elektrikoaren bitartez, bihotz erritmo normala berrezartzen duen aparailua da. Osatuz Segurtasuna programaren barnean erosi diren ekipo berri hauek, Olaederra jada ezarrita dagoenaren osagarriak dira.

Arratzaingo hezkuntza zentroan, Billabona K.E. futbol taldearen kirol instalakuntzan kokatuko dira eta hirugarren bat, Udaltzainaren autoan jarriko da, horrela, erreanimazio ekipo mugikor bat lortu delarik.

Maite Izagirre alkatearen esanetan, "ideia aparailu hauek pertsona asko ibiltzen diren lekuetan kokatzea eta udalerriko edozein puntutan azkar ekiteko larrialdi zerbitzu bat edukitzea da”. Hemendik gutxira, desfibriladoreak ondo erabiltzeko kurtso bat jasoko dute Fleming Ikastetxeko, Erniobea Institutuko eta Billabona K.E. taldeko arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!