Mendebaldeko Sahararen aldeko elkartasun bilketa egingo dute

Ataria 2019ko urtarrilaren 24a

Bilketa, udaletxeko Zuretzat, Herritarren Arreta Zerbitzuan, Ikastolan, Erniobean eta
Flemingen egingo da urtarrilaren 31ra arte.

Aurten ere "Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena" kanpaina martxan
jarri dute urte hasierarekin batera. 180.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokatzen diren
errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak izan ziren eta janari bilketa hau orain
dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren
errefuxiatu sahararrentzako da.

Nahi duen herritarrak Tolosaldea Saharak Villabonako udalarekin batera antolatu duen bilketara hurbildu daitezke. Aurten, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskola materiala jasoko dira.

Otsailaren 1ean txokolatada bat egingo da arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!