Haur eskolako eraikinean berrikuntza lanak egin dira

Ataria 2019ko urtarrilaren 21a

Amasa-Villabonako Udalak Osatuz Hirigintza programaren barruan jarritako bigarren fasearen barruan burutu ditu lanak.

Seaska haur eskola aurkitzen den eta udalarena den eraikinean berriztapen lanak burutu dira. Horrela, hiri-birsorkuntza programa honen esparruan, eraikineko aurrealdea berriz margotu da, udal arduradunek esan dutenez, "urteen poderioz eta grafitiren bat edo besteren eraginez, fatxada zaharkituta baitzegoen". Osatuz planaren barruan, baita ere, Gaztelekuko hesia kolore bakar batez margotu da, horrekin estetika "hobekuntza nabarmena" lortuz.

Hurrengo asteetan, Osatuz programaren bigarren fasea burututzat emango duten ekintza berriak garatuko dira. Hiri-altzariak eta elementu apaingarriak jarriko direla aurreratu du udalak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!