Villabonako Baratze Parkean eskaera egiteko aukera

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Otsailaren 5era arte, lur sailak esleitzeko eta itxaron zerrenda osatzeko deialdian eskaerak aurkezteko epea egongo da zabalik, udaletxeko Zuretzat bulegoan.

Udaleko Baratze Parkean, baratze ekologikoko 17 lur sail esleitzeko eta itxaron zerrenda berria osatzeko deialdian eskaerak aurkeztu ahal izango dira.

Deialdian parte hartzeko prozedura eta eskaera egiteko inprimaki eredua udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arretarako Zerbitzuan eta udaleko web gunean eskura daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!