Buruhandi berriek zein pertsonaia ordezkatuko duten erabakitzeko aukera

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Villabonako Udaleko kultura sailak lau buruhandi berri egingo ditu aurten.

Asmoa, lau buruhandi berriak Santio jaietarako prest egotea da eta festekin orokorrean harremana duten lau pertsonaia izatea; "karakterizazio orokorrak, izen eta abizenik gabeak", esan dute kultura saileko arduradunek.

"Horretarako oso baliagarriak zaizkigu amasarren eta billabonatarren iradokizunak; ideiak, argazkiak, bozetoak, pertsonaien deskribapenak…". Horregatik, herritarrek urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra bidal ditzakete ekarpenak, buruhandiak@villabona.eus helbidera.

Gero, Villabonako Udaleko kultura sailak egokien iruditzen zaizkion ideiak hartu, eta buruhandien pertsonaiak diseinatuko ditu horiekin. Ekimena aurten ospatzen den Amasa eta Villabonaren arteko anexioaren 400. urteurrenaren barruan kokatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!