Behar Zana pilota elkartekoak Torneo Nazionalean, igandean

Tolosaldeko Ataria 2019ko urt. 11a, 09:00
Behar Zana elkarteko pilotariak.

Euskal Herriko Kluben Arteko V. Torneo Nazionalak aurrera jarraitzen du eta asteburu honetan Idiazabalen hasiko da final-zortzirenen bigarren fasea, Amezketako frontoia utzita.

Asteburu honetan bi kanporaketa izango dira, biak goizeko 11:30ean hasita. Larunbatean, hilak 12, Lemoa eta Oberena elkarteak ariko dira, nor baino nor. Igandean, hilak 13, orain arteko ustekabe handiena izaten ari den Villabonako Behar Zana elkarteak, Doneztebeko Erreka elkartearen aurka jokatuko du. Lau eta erdian, Errekako Barandiaran eta Behar Zanako Maiz aurrez-aurre ariko dira. Banaka, frontoi osoan, Errekako Mariezkurrena I.ak Behar Zanako Jon Urbieta izango du aurrean. Binaka, Salaberria-Gorriti Errekako bikotea Lizaso-Esnaola Behar Zanako bikotearen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!