Zuen lanaren eta bokazioaren merituaren definizioa, 13 urtetan zehar emakume zoragarri honi eskainitako motibazio eta enpatia dira. Aurrez ezagutu gabe eta bere gabezia fisiko eta mentala kontuan izanda, berak merezi zuen moduan zaindu duzue. Honek, denbora guzti honetan, familiako kide guztiei bere gaixotasuna hobeto eramaten lagundu digu. Zuen lanak ez du preziorik, baina aipatu beharrekoa da, eta horretagik, idatzi honen bidez merezi duen garrantzia eman nahi diogu.
Gure familiako kide honek erresidentzia honetan egunero jasotako maitasunak, dedikazioak eta errespetuak, neurtu ezin den balio emozionala du bere familia guztiarentzat. Bere gaixotasunak hain ahul eta zaurgarri bihurtu zuen, guk ere ezin izan genuela babestu, eta zuengana jo behar izan genuen. Osasun-langileek zainduko zutela jakiteak, zentrora sarrera onartzen lagundu zigun eta denborak arrazoia eman digu, urte guzti hauetan berari eskainitako arretan, maitasunean eta berarekin izandako detaile politetan lekuko izan garelako.
Urteetan zehar partekatutako istorioen ondorioz, guk horrenbeste maite izan dugun emakumea ezagutzera iritsi zarete. Nahiz eta Milagros hitz egiteko eta mugitzeko gai ez izan, inoiz ez zuen amore eman eta azken unerarte borrokatu zuen. Zuen zaintzari eta bere borondateari esker, elkarrekin aurre egin genion bere gaixotasunari. Antza denez, borondatea, oztopoak gainditzen eta helburuak lortzen laguntzen duen barneko indarra da. Milagros Hierroren helmuga, 2018ko abenduaren 14ean iritsi zen, 92 urte zituela.
Bere familia guztiaren izenean, beragatik eta gu guztiongatik, urte guzti hauetan egindakoa eskertu nahi dizuegu. Bere oroitzapena beti gurekin izango da.