Urte hasierako eskaintza Olaederra kiroldegian

Ataria 2019ko urtarrilaren 3a

Urtarrilaren amaiera arte egin daitezke bazkidetzak.

2018ko abenduaren 27tik, 2019ko urtarrilaren 31ra, bazkide zaharrek matrikula ordaindu gabe bazkidetza egiteko aukera izango dute. Baldintzak: 6 hilabeteko bazkidetza mantendu beharko da, ekainaren amaira arte.

Orain arteko bazkideek, urtarrilean, bazkide berri bat ekartzen badute, %20ko beherapena izango du 5 hilabetetako kuotan, eta bazkide berriak, urtarrileko kuota dohainik izango du. Baldintzak: inoiz bazkide izan ez den 22 urtetik gorakoa eta gutxienez 6 hilabeteko bazkidetza mantendu beharko da, ekainaren amaiera arte.

Jarduera batean izena emanda dagoen bazkide batek, beste bazkide bat ekartzen badu edozein jarduerara, eta azken hau, ez bada aurreko 2 hiru hilabeteetan izena emanda egon, bi bazkideek %20ko deskontua izango dute (3 hilabeteetako jardueretarako bakarrik).

Argibide gehiago harreran edo 943 694 322 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!