Santiago egoitzara bisita egin dute udal ordezkariek

Ataria 2019ko urtarrilaren 3a

Erresidentziako erabiltzaileekin batera, giro onean ospatu zuten gabon festa eta opariak banatu zituzten. 

Abenduaren 20an, Maite Izagirre (EAJ), Maria Luisa Arija (PSE) eta Arantxa Lopez (EH Bildu), Santiago Egoitzan izan ziren bertako erabiltzaileei Gabonetako opariak banatzen. "Giro ederrean, poztasunez", ospatu zuten eguberrietako festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!