Lurraldebusen linea bat Amasara zabaltzeko eskatu dute

Tolosaldeko Ataria 2018ko abe. 26a, 12:00

Larraul-Asteasu-Zizurkil-Villabona-Aduna ibilbidea egiten duen T008 autobus lineak Amasako plazan geldialdi bat egiteko eskaera luzatu du Amasa-Villabonako Udalak.

Amasa-Villabona Udaleko Maria Luisa Arija zinegotziaren ekimenaren barnean, 2018 eta 2019ko aurrekontuetan 3.000 euroko partida ekonomikoak onartu ziren, subentzionatutako taxi zerbitzu baten bitartez mugikortasuna hobetzeko. Modalitate honek dituen zailtasunak aztertu ondoren, zinegotzi sozialistak, Amasarekiko dagoen komunikazioa garraio publikoaren bidez hobetzea proposatu du.

Amasako auzoa herritik kilometro batera dago gutxi gorabehera eta Emeterio Arrese kalean eraiki diren etxe berrien ondoren, gora egin du bertako biztanleriak. Udal gobernuak aipatu duenez, "12 urteren ondoren, Maite Izagirre alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza sailarekin harremanak berreskuratu ditu eta elkarrizketa horiek fruitua emango dute aurki. Gainera, epe ertainera aurkeztu eta onartuko den Hiri Andolamendurako Plan Orokorrak, Amasan bertan hirigintza proiektu berriak garatzea ahalbidetuko du".

Horregatik, gobernu taldeak eta Maria Luisa Arija PSE-EEko kideak, ekimen bat aurkeztuko diote Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuko diputatuari, momentu honetan Larraul-Asteasu- Zizurkil-Villabona-Aduna ibilbidea egiten duen T008 autobus lineak Amasako plazan geldialdi bat izan dezan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!