Rbote musikatabernaren abenduko eta urtarrileko egitaraua

Ataria 2018ko abenduaren 20a

Aldaketa batean murgilduta daude Villabonako Kale Nagusian kokatutako tabernan eta estilo ezberdinetako saioak antolatzeko asmoa dute aurrerantzean. Asteburu honetan hasiko dira, larunbatean Bassagaineko Selektak DJak eta igandean Ibai Nikolairen diggeridoo saioa.

DJak, formatu txikiko zuzenekoak, saio instrumentalak, kantariak, bertsolariak... izango dira. Abenduko egitaraua eman dute argitara eta lehen bi saioak asteburuan izango dira.

Larunbatean, abenduak 22, 23:30ean DJ saioa, Bassagaineko Selektak, Anoetako hiru neska-mutilen saioa. Reggae, dancehall eta bestelako musikak izango dira entzungai. Igandean, berriz, Ibai Nikolai oiartzuarrak, 19:00etan emanaldia eskainiko du diggeridoo instrumentuarekin. "Musika lasaia eta barruraino sartzen dena", aipatu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!