Sarrera salmentak Gurea antzokian eskainiko dituzten ikuskizunetarako

Ataria 2018ko abenduaren 20a

Amasa-Villabonako kultura sailak hainbat ekimen antolatu ditu eta bertara joateko sarrerak, dagoeneko, salgai daude.

Abenduaren 23an The upper room gospel kontzertua izango da Gurea aretoan, 19:00etan. Bertara joateko sarrerak sei euroan egongo dira salgai, igandean bertan, antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordu bete lehenago.

Modu berean egingo dute, abenduaren 27an, 19:30ean eskainiko den ballet errusiarreko sarrerekin. Sei euroan, Gureako leihatilan salduko dira, emanaldia hasi baino ordu bete lehenago.

Urtarrilaren 10ean Gurea zinema aretoko pantailan La Boheme opera eskainiko dute. Sarrerak Amasa kafetegian eta Basajaun liburu dendan izango dira aurrez salgai 7 euroan eta Gureako leihatilan ikuskizunaren egunean bertan, 10 euroan.

Urtarrilaren 13an, haur antzerkia izango da 17:00etan, herriko antzokian. Inondik inora izeneko antzerki lanerako sarrerak, bost euroan izango dira salgai, urtarrilaren 13an bertan.

Amaitzeko, urtarrilaren 27an, Hika antzerki taldeak Txarriboda lana eskainiko du Gurea aretoan, 19:30ean hasita. Amasa kafetegian eta Basajaun liburu dendan aldez aurretik 10 euroan eskuratu ahal izango dira sarrerak eta ikuskizunaren egunean bertan, 12 eurotan, Gureako leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!