Gleencree dokumentalaren emankizuna bertan behera geratu da

Ataria 2018ko abenduaren 13a

Arazo teknikoak direla eta, ostiralean, abenduak 14, arratsaldeko 19:00etan Gurea zinema aretoan proiektatzekoa zen dokumentala aurrerago eskainiko dute.

Ekimen hau Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza batzordeak (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEko talde politikoek osatzen dutena) antolatzen du, zineforum saioaren barruan. Legealdi honetan hasiera eman zaion lan ildoaren barruan kokatzen da emanaldia, giza eskubideekiko aintzatespen eta errespetuaren aldeko lanarekin jarraituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!