Fleming herri eskolako Arratzaingo eraikineko galdarak konpondu dituzte

Ataria 2018ko abenduaren 11

Galdarak konponduta eta udalak 90.725 euroko inbertsioa egin eta gero, urteetako arazoari amaiera emango zaio.

Orain dela egun batzuk amaitu ziren Arratzaingo Fleming Ikastetxearen berogailuak hornitzen dituen galdaren konponketa lanak. Climatizaciones Orio S.L enpresak burututako lanek 90.725 euroko (BEZa barne) kostua izan dute eta iragarritako 4 asteko epean amaitu dira.

Legealdi honetan, udalak hezkuntza zentroekin, hainbat urteetako, inbertsio konpromisoaren barnean egindako lanak, hiru eremu zehatzetan garatu dira: lehenik eta behin, zentroaren behar berriei erantzuteko beroa ekoizteko sistema osoa birmoldatu da, bigarren, aipatutako instalakuntzaren erregulazio eta kontrol sistema berri bat ezarri da, eta azkenik, sistema elektrikoa materiaren araudi berrira egokitu da.

Hezkuntzaren ardura duen zinegotziarentzat, Ibon Ariznabarretarentzat (EAJ), lan garrantzitsu hau egiteak, udalak zentro desberdinak laguntzeko ezarritako inbertsioen lerroa indartzen du: “Zenbait urteetako konpromiso tinko bat hartu genuen eta behar bezala betetzen ari gara. Honako hau izango da, baita ere, hurrengo aurrekontu eragiketetarako erabiliko den ekintza lerroa”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!