Eresargi abesbatzaren Gabonetako kontzertua, igandean

Ataria 2018ko abenduaren 11

Eresargiko helduen eta gaztetxoen abesbatzek kontzertua eskainiko dute Amasako Tourseko San Martin elizan, Loatzo Musika Eskolako ikasleen laguntzarekin.

Juan Mari Iparragirrek zuzenduriko Eresargi Abesbatzaren eta Klara Mendizabalek zuzenduriko Eresargi Txiki abesbatzaren emanaldiak izango dira, igandean, Amasako elizan. 11:00etan izango da emanaldia.

Tomás Aragüés, Luis Oharrichena, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, José Olaizola, Leonard Cohen edota Josu Elberdinen obrak interpretatuko dituzte, Loatzo Musika Eskolako orkestraren laguntzarekin.

Hilaren 22an, berriz, Villabonako Jesusen Bihotza elizan eskainiko dute kontzertua. Honako honetan, aldiz, bi abesbatzak bakarrik izango dira. 19:45an da hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!