Sara Iriarte billabonatarra, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVII. Txapelketako garaile

Ataria 2018ko abenduaren 4a

Sei bikotek parte hartu zuten Zaldibarren jokatutako txapelketan. Billabonatarrak Olaberriko Ane Etxezarretarekin osatu zuen bikotea.

Ane Etxezarreta Lasak (Olaberria) eta Sara Iriarte Lasak (Amasa-Villabona) osatutako bikoteak jantzi du Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVII. Txapelketako txapela.

Bikote irabazleak 100 puntu eskuratu zituen, bigarren izan ziren Eider eta Leire Tolosa hernaniarrek baino 1,6 puntu gehiago. Arin-Arinarekin lortu zuten beren puntuaziorik altuena (25,8). Porrusaldarekin 25 puntu eskuratu zituzten, 24,7 Bizkaiko trikitiarekin eta 24,5 fandangoan. Hirugarren sailkatuak Ianire Segurola eta Elaia Diaz izan ziren, 89,9 puntu pilatuta.

Olaberritarrak eta billabonatarrak beste sari bat ere irabazi zuten, Bizkaiko Trikitia ondoen jo zuen bikoteari ematen zaiona, hain zuzen. Pandero-jole onenaren saria Leire Tolosak irabazi zuen, eta fandangoa ondoen jo zuen soinujolearena, berriz, Eider Tolosak.

Argazkiak: Ibon Errazu eta Iñigo Otaegi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!