Emilio Salaberria preso billabonatarra Kantabriako espetxera lekualdatuko dute

Ataria 2018ko azaroaren 13a

Emilio Salaberriaren askatasuna aldarrikatzeko 2006an Villabonan egindako elkarretaratzea

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Emilio Salaberria Etxebeste preso billabonatarra Galiziatik Kantabriara gerturatuko dute.

Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, urrian egin zuten Salaberria gerturatzeko proposamena. A Coruñako Teixeiro presondegian dago, eta barne ministerioko iturrien arabera, Kantabriako El Dueso espetxera lekualdatuko dute aurki.

Salaberria 2002ko martxoaren 29an sartu zuten kartzelan, ETArekin lotura zuelakoan 20 urteko kondena ezarrita.

Salaberriaren kasua ez da bakarra. Fernando Alonso Abad ere Pontevedrako A Lama espetxetik Asturiasko kartzelara mugituko dutela jakinarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!