Idiek irabazi diete astoei Amasan

Irati Saizar Artola 2018ko azaroaren 11

Festen azken egunean sartuta, idi pareak irabazi du astoen aurkako dema bi plazagatik. Azken momentura arte ikusmina piztu du lehiak. 

Iritsi dira festen amaierara Amasan. Gaurko egunarekin amaituko dituzte San Martinak. Eguerdian, idien eta astoen arteko dema ikusteko aukera izan da herriko plazan. Bi plazako aldeagatik, baina idiak izan dira garaile. Asto pareak 50 plaza egin ditu 550 kiloko harriarekin eta idi pareak 52 plaza 1530 kiloko harria arrastan hartuta. Demak irauten zuen bitartean, bertsolariak eta trikitilariak aritu dira giroa alaitzen. 

Arratsaldean, amasarren arteko herri kirolak egin dituzte, eta datorren urtera arte herriko festak agurtzea besterik ez zaie geratu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!