Iraitz Arrospide, bigarren Behobia-Donostia lasterketan

Ataria 2018ko azaroaren 11

Argazkia: @Etxazk6

Jaume Leiva kataluniarrak irabazi du 54. Behobia-Donostia lasterketa. Billabonatarra bigarren izan da, minutu bat eta 25era.

Marka jartzetik gertu izan da Jaume Leiva. 1:00:22an geratu du kronometroa kataluniarrak, eta azken kilometroak jendeari eskertuz egin ditu. Ezagun egin dion lasterketa hau irabaztea ikaragarria izan dela aitortu du Leivak, helmugan.

Iraitz Arrospide billabonatarra bigarren izan da, irabazlearengandik 1:25era (1:01:47). Joan den urtean hirugarren izan zen Arrospide, eta orduko denbora (1:02:39) ia minutu batez hobetzea lortu du. Larrialdi zerbitzuek hartatu behar izan dute, indarrez larri iritsi baita Boulevardera, hala ere, ondo dagoela jakinarazi dute segituan. 

«Dena eman dut, eta oso nekatuta iritsi naiz. Erritmo oso bizia izan da. Sekulako sasioa du Jaumek, eta ezin izan diot segi. Bigarren posturako lehian asko sufritu dut. Bukaeran, lortu dudanarekin oso pozik. Hobetzeko lanean jarraituko dut, eta nork daki, irabaztea lortzen dudan ala ez. Hala balitz, nire ibilbideko egunik zoriontsuena izango litzateke», aitortu dio EITBri. Hiru aste barru Valentziako maratoia jokatuko du.

Hirugarren Ivan Fernandez izan da, 1:01:56eko denbora eginda.

Emakumezkoen mailan, Aroa Merino kanariarra izan da txapeldun. Eta hori bakarrik ez, emakumeen errekorra ere puskatu du, 01:09:42 eginda. Diana Martin izan da bigarren, eta Alicia Perez hirugarren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!