Gaueko garraio zerbitzua jarriko dute Amasako sanmartinetara joateko

Ataria 2018ko azaroaren 7a

Amasa-Villabonako Udalak, San Martin jaiak direla eta, lehenengo aldiz proiektu pilotu modura, azaroaren 9an eta 10an gaueko garraio zerbitzu berri bat jarriko du martxan, indarkeria sexista saihestea helburu izango duena.

Gizarte zerbitzu, berdintasun eta kultur sailak batera antolatutako ekimen honek ondorengo helburuei erantzun nahi die: lehenik eta behin, San Martin jaietako parte hartzea areagotzea; oinezkoen segurtasuna hobetu eta ibilgailu pribatuaren erabilerak sortu ditzaken trafiko eragozpenak saihestea; eta azkenik, helbururik garrantzitsuena, emakumeei ostiraleko eta larunbateko jaietan parte hartu ondoren, etxera itzultzerakoan segurtasun handiagoa eta lasaitasuna emango dien indarkeria sexistarekiko babes mekanismo bat eskaintzea.

Honako hau da, azaroaren 9 eta 10ean, Olaederra kiroldegitik aterako diren autobusen ordutegia:

-Amasara igotzeko: 22:30; 23:30; 00:30; 01:30; 02.30; eta 03:30.

-Amasatik Villabonara jaisteko: 22.45; 23:45; 00:45; 01:45; 02:45; eta 03:45.

Horrez gain, edozein emakumek, udalerriko erdigunetik urrunen dauden lekuetara (Txermin edo Etxeondo auzoetara, adibidez) gerturatzeko eskaera egin diezaiokete gidariari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!