Amasako pilotalekuko lanak lizitatu dituzte

Ataria 2018ko azaroaren 6a

BEZa barne, 243.565 euroko aurrekontua izango du Amasako pilotalekua berritzeko obrak. Enpresek, eskaintzak aurkezteko aukera izango dute azaroaren 21era arte.

Amasa-Villabonako Udalak, osoko bilkuran onartutako inbertsio planarekin jarraituko du Amasako pilotalekua eraberritzeko proiektuaren lizitazio prozesua martxan jarriz. Udal gobernuaren esanetan, «aurreko legealdietan aurre egin beharreko erreforma bat da, baina, aurten burutuko da, kargua Udaleko Diruzaintza Orokorraren soberakinaren fondoari eginez».

243.565 euroko (BEZa barne) aurrekontuarekin, udalak birmoldaketa proiektuak teilatuaren erreformari helduko dio, denborarekin alboko hormetan agertzen joan diren arrailak deuseztatu eta konpontzeari, hustubideen kanalizazioaren hobekuntzari, larrialdietako irteeraren erreformari eta mugimendu murriztuko pertsonentzako eta desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonentzako irisgarria izango den komuna duen aldagela berritzeari.

Lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten diren birmoldaketa obrek, 2018 urtea amaitu aurretik hasiko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!