512 sinadura bildu dituzte, Errebote plazako berritzean parte hartzea eskatuz

Ataria 2018ko urriaren 25a

Duela astebete abiatu zuten sinadura bilketa, Guztion plaza delako, herritarron parte hartzea eskatzen dugu aldarriarekin. Ostegunean, urriak 25, udaletxeko erregistroan sarrera eman diete 512 sinadurei.

«Oso pozik gaude herritarron erantzunarekin», esan du sinadura bilketa bultzatu duen herritar taldeak. «Espero dugu udalak ulertzea, herritarrak kezkatuta gaudela gai honekin». Urrats hau eman eta gero, udalaren erantzunaren zain geratuko da taldea.

«Lanak berehala hasiko direla entzun dugunez, hamar eguneko epean udaletik erantzun bat izatea gustatuko litzaiguke», esan dute. «Gure eskaerari, udalak erantzun baikor bat emango diolakoan erantzunaren zain geratuko gara».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!