Carmen, George Bizet konpositore frantsesaren obra entzutetsuak zabalduko du denboraldi berria. XIX. mende hasieran, Sevillan girotua dagoen ikuskizuna da, emakume aske eta independentearen mitoa berregiten du, emakume ijito aldartetsu eta kontrabandisten talde batera batu den militar desertorearen arteko maitasun istorioa kontatuz. Traizioak, mendekuak, zigarro-egileak, bidelapurrak eta zezen korridak agertzen dira pasiozko istorio honetan.
Emanaldia ostegunean izango da, hilak 25, Gurea Zinean 20:00etan. Sidneyko (Australia) badiako Operako antzezleku ikusgarria du eszenatoki moduan eta su artifizialak atzeko teloi moduan izanik, “Habanera” eta “La canción del toreador” bezalako pieza musikal ezagunez gozatzeko aukera izango du ikusleak.