Mila mendizale baino gehiago, Finalistaren egunean

Ataria 2018ko urriaren 23a

Arrakastatsua izan da Aizkardi Mendi Elkarteak antolatu duen Eskolarteko XXXI. mendi lehiaketa.

45 ikastetxetako 607 haurrek hartu zuten parte, igandean, Amasa-Villabona inguruko mendietan egin zen mendi martxan. Laguntzaile lanetan aritu ziren gurasoak, berriz, 402 izan ziren. Hortaz, mila mendizale baino gehiago bildu zituen ekitaldiak.

Eguraldia lagun izan zen, gainera. Bi ibilbide izan zituzten, aukeran: 13 kilometrokoa eta 9 kilometrokoa. Mandabieta, Onddolar, Komizar eta Aranerrekatik pasa zen ibilbidea, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!