Amasamendiko bideak asfaltatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 16a, 15:45

Osatuz Herrigintza planarekin jarraituz Amasa-Villabonako Udalak 19.671 euroko inbertsioa egin du Amasako bideak konpontzen.

Amasa-Villabonako Udalak, etengabeko hobekuntza eta eremu publikoen berrikuntza konpromisoarekin jarraituz, Amasamendiko hainbat bideen asfaltatze lanekin amaitu berri du.

Osatuz Herrigintza planeko bigarren fasearekin jarraituz, azken aste hauetan egoera txarrean zeuden eta premiazko konponketa behar zuten herri bideak berregokitu dira. Zehatzago esateko, Arriaga baserriko bidearen hainbat zati, Sandra baserriko hainbat sarbide eta Amasako (elizaren alboko) beste hainbat zati asfaltatu dira. Mularri S.L. enpresa izan da lan hauek egiteko ardura izan duena 19.671 euroko zenbatekoarekin eta udaletxeak dagoeneko dagozkion tramite administratiboak martxan jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza lortzeko.

Eneko Urdangarin, landa arloko arduraduna den zinegotziak esan bezala, legealdi honetan harturiko konpromisoa betetzea da helburua, hau da, baserrietako sarbideen hobekuntzarekin jarraitzea: “Aurreko urtean Lizarraga bidean obra garrantzitsu bati heldu genion; gaur, pausu berri bat eman dugu, eta hurrengo hilabeteetan, lerro honi jarraituz ekimen gehiago burutuko ditugu” azaldu du Urdangarinek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!