Hasi da Beertoki Fest

Ataria 2018ko urriaren 13a

Villabonako Berdura plazan 17:30ean abiatu da musika jaialdia eta Olaia Toral billabonatarrak abiatu du, bertsio akustikoak eskainiz. Goizaldera arte, garagardo artisaua, pintxoak eta ogitartekoak dastatzeko aukera izango da.

Beertoki elkarteko lagunek euren bi pasioak uztartu dituzte, garagardoa eta musika. Sei musika talde ariko dira Berdura plazan atondu duten taulan. Euskal herrikoak eta rock taldeak izango dira bertatik pasako diren gehienak, baina horietako bat kanpotik etorritakoa da. Schwach talde alemaniarra penintsulatik egiten ari den biran geldialdia egingo du Berdura plazan.

Hauxe da egitaraua:

17:30. Olaia Toral

18:45. Boogie Van

20:00. Urgatz

22:30. Hyedra

23:45. Schwach

01:00. Managaitz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!