Aljibera bisita gidatuak egingo dituzte

Ataria 2018ko urriaren 8a

Urriaren 20an euskaraz eta urriaren 27an gaztelaniaz egingo dituzte bisita gidatuak Aljibera, 10:30etik 13:30era, doan.

2018a Kultura Ondarearen Europako Urtea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan, eta erakunde askoren partaidetzarekin, kultura ondareari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Amasa-Villabonak Subijanako aljibea eta emakume estanpatzaileak gaia aukeratu du jardunaldi horietan parte hartzeko.

Bi bisita gidatu egingo dira, lehena, euskaraz, urriaren 20an eta urriaren 27an gaztelaniaz. Bisitak bi zati izango ditu: lehenengoan, 40 bat minutuko bisita gidatua izango da; bertan, aljibea ezagutuko da, eraikin horrek Subijana enpresan betetzen zuen papera, eta emakume estanpatzaileen lanera hurbilduko dira. Bigarren zatian, Villabonako Udalak SACEM enpresa zegoen instalazioetan duen serigrafia tailerrera hurbilduko dira, eta Amasa-Villabonako Virginia Ameztoi artistak estanpazioaren inguruko bi orduko tailer praktikoa emango du.

Urriaren 5etik 17ra bitarte egongo da zabalik izen ematea Zuretzat bulegoan. Harremanetarako, deitu 943692100 zenbakira edo idatzi zuretzat@villabona.eus helbidera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!