Lokatza nagusi Amasa-Villabonako I. BTT Martxan

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 7a

Eguraldiak baldintzatu du mendi bizikletako lehen martxa Amasa-Villabonan; espero zuten parte hartzaile kopurura iritsi ezinik geratu dira, baina 156 lagunek osatu dute ibilbidea.   

Batek baino gehiagok begiratu izango dute goizean leihoaren atzetik, bizikleta eta kaskoa hartu aurretik. Zegoen eguraldia ikusita eta iragarpenak entzunda, beste baterako uztea pentsatu dute batzuek, baina izan dira animatu direnak ere. 156 lagunek hartu dute parte Irrintzi Elkarteak estreinakoz antolatutako BTT Martxan.

Errebote Plazatik irten dira 9:00etan, eta 34 kilometro osatu behar izan dituzte lokatz artean. 1.350 metroko bataz besteko malda positiboa zuen ibilbideak.  Amaieran, jateko eta edateko postua prestatu dute Elkarteko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!