2018/10/20 10:30
Subijanako Aljibea eta emakume estanpatzaileak bisita gidatua.
Herri erdian baina lur azpian. Hor dago aljibea. Ur-depositoa baino gehiago. Arkitektura txundigarria du, nahiz eta haren patua ikusezina izatea zen, emakume langileen lana bezala. Halaber, hainbat lan, ikusezinak izateaz gain, guztiz ahaztuta ditugu. Era berean, industria aroari lotutako aztarna materialak ere ikusezinak zaizkigu, balorerik ematen ez diegulako. Horregatik, aljibeak istorio ederra kontatzen du bisita gidatu honetan, Histora handiaren zati dena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?