'Zatoz jolastera' egitasmoa aste bukaera honetan Villabonan

Ataria 2018ko irailaren 26a

Villabonako Udalak eta Malkar aisialdi taldeak euskararen erabilera sustatzeko asmotan, LH1 eta LH6 bitarteko haurrentzat jolasak antolatu dituzte datorren igande goizerako.

Jolasak Erreboteko plazan edo Berdura plazan izango dira eguraldiaren arabera, 11:30etatik 13:30ak bitarte.

Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, ikastetxeetan haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoekin burutko den egitasmoaren osagarri izango dira. Bi egitasmoek helburu bera izango dute: euskararen erabilera susetatzea jolasen bitartez. Igande honetaz gain, beste hiru igandetan ere burutuko da egitasmoa, eta horietako bi igande Euskaraldiak, irauten duen 11 egunen barruan egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!