'Amilami' ikuskizun musikala aurkeztuko dute gaur Villabonan

Ataria 2018ko irailaren 21a

Pantzart umeentzako antzerki-taldeak, Juan Kruz Igerabide euskarazko haur literaturako idazle adunarraren eleberri fantastikoan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du, gaur, 18:00etan, Villabonako Gurea zinema aretoan.

Ahozko tradizioan jasotako laminen istorioak jasotzen diren antzezlan honetan, Sugoi, sugeen erregeari aurre egiten dion lamina on baten pasadizoak kontatzen dira. Obran zehar, tradiziozko sehaska-kantak jotzen dira eta ezaugarri magikoak dituzten usain-belarrak erabiltzen dira ere.

Ikuskizuna Benjamin Alonsok zuzendu du, Ainhoa Pinedak eta Elena Bezanillak antzezten dute, Boli Kostakoa den Etoil Magik abeslariarekin batera.

Pantzart umeen arloan antzerki ekintzak garatzen dituen konpainia da. 2012an sortu zen arte eszenikoak berritzeko egitasmoarekin. Arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta literatura idazten duten eta bizirik dauden autoreekin, lankidetzan aritzea du helburu. Orain arte Pantzartek adin ezberdinetarako haurrentzako lau ikuskizun ezberdin prestatu ditu. Hirurak Juan Kruz Igerabide eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!