1.000 euro egongo dira jokoan Txakolin Egunean

Asier Imaz 2018ko irailaren 14a

Txakolin zaleek hitzordua dute bihar Amasan, Txakolin Egunean. Zer edana

16:30ean hasiko da festa eguna herritarren arteko apustuarekin; korrika eta segan ibiliko dira bi bikoteak.

Amasan Txakolin Eguna ospatuko dute bihar arratsaldean. Uxo Toki Elkarteak antolatutako festaren barruan herri kirol desafioa egongo da, herritarren artean. Apustua serio hartzeko modukoa izango da, ohoreaz gain, 1.000 euro egongo baitira jokoan.

Joseba Astiasaran Pasus eta Mikel Arretxe Sandra egongo dira alde batean, bikotea osatuz. Aurrean, Yeray Otaegi Motxe eta Kepa Nazabal Organista izango dituzte.

Bikote bakoitzak erreleboka Arantzabiko buelta egin beharko du, bost aldiz. Ondoren segan hasiko dira, eta irabazlea hor erabakiko da. Kilo gehien biltzen dituenak eramango du desafioa.

Izendapeneko txakolina

Apustua jokatu ondoren, 17:30ean, txakolin botilak zabaltzen hasiko dira, dastaketari hasiera emanaz. Getariko izendapeneko txakolin guztiak dastatzeko aukera jarriko dute Amasan. Sabela hutsik ez ibiltzeko, pintxoak ere egongo dira plazako postuetan. 5 eurotan bi pintxo eta basoa eskuratu ahalko da.

 

EGITARAUA

IRAILAK 15, LARUNBATA

16:30. Korri-sega apustua Amasarren artean.

17:30. Txakolin dastaketa. 5 eurotan txakolin dastaketa eta bi pintxo.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!