Villabonako kultur ikastaroetan izena emateko epea hilaren 19ra arte izango da zabalik

Ataria 2018ko irailaren 11

08:00etatik 14:00etara bitarte eman ahalko da izena, Udaletxeko Zuretzat bulegoan.

Bi motatako ikastaroak eskainiko dira, ohiko moduan: ikasturte osokoak, hau da, urritik ekainera artekoak, eta udazkenekoak.

Kurtso osoko ikastaroen artean, egur lanketa, zaharberritzea eta arte aplikatuak eta heldu eta haurrentzako pintura tailerra daude.

Udazkeneko eskaintzan, berriz, oinarrizko argazkigintza eta hobekuntzako argazkigintza, serigrafia, kartoizko kaxen birziklapena eta scrapbookinga, eta arropa birziklapena izango dira helduentzat; haurrentzat, berriz, klown ikastaroa eta eskulanak egiten ikasteko beste bat eskainiko dituzte.

IKASTURTEEN INGURUKO INFORMAZIO OSOA

Irailaren 19an amaituko da ikastaroetan izena emateko epea, eta une horretan bertan ikasle bakoitzak baimen bat sinatu behar du (Zuretzat buelagoan bertan, edo emailez eskaneatuta bidaliz), udalak ikastaroaren zenbatekoa ikaslearen kontuan kargatzeko.

Beste urteetan egin den bezala, taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, udalak taldea bertan behera uzteko aukera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!