Azoka berezia lehiaketa eta guzti

Ataria 2018ko irailaren 8a

Irrintzi Elkartearen 23. Azoka Berezia ospatu dute goizean Villabonan, Txermingo Ikastolan. Isats gisatuaren lehiaketan zazpi elkartek parte hartu dute.

Behar Zana elkarteak irabazi du Isats gisatuaren lehiaketa. Postu dotoreena, aldiz, Josu Oiaraldarena izan da, Eugenio Elorza eta Ramirez Vinosen aurretik.

Isats gisatuaren lehiaketa Zunbeltz, Uxo Toki, Behar Zana, Urkamendi, Irrintzi, Txulobi eta Beertokik hartu dute parte. Epaile lanetan sukalde munduari loturiko lau herritar aritu dira: Eneko Amondarain, Jokin Zabala, Arantxa Goia eta Elena Lazkano. Maite Izagirre alkatea eta Ibon Ariznabarreta alkate ordea ere bertan izan dira. Hauek bozkatzeko eskubiderik ez zuten, baina bai iritzia ematekoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!