Kiroldegiko fatxadaren itxura berria

Ataria 2018ko irailaren 7a

1998an zabaldu zenetik fatxada garbitu den lehen aldia izan dela nabarmendu du udal gobernuak.

Olaederra kiroldegiak irudi berria du. Pasa den abuztuan, eta Osatuz Herrigintza programako bigarren faseko markoaren barnean, urteen poderioz hondatuta, belztuta eta aldamen zein erdi partean hezetasunak zituen fatxadako garbiketa sakona burutu da.

Jarduera honen aurrekontua 18.148 eurokoa (BEZa barne) izan da eta Limpiezas Joxean S.L. enpresa izan da arduraduna. 1998ko abuztuan inauguratu zenetik ez zen horrelako garbiketarik egin.

Zerbitzuetako brigadak, eraikuntzaren alboko zein frontoi inguruko pintadak kendu dituzte, horrekin, kirol eremuaren berrikuntza jarduerak amaituz eta Villabonako eta Amasako hiriguneetan pintadak kentzeko kanpainari hasiera emanez. Maite Izagirre alkateak azaltzen duen bezala, “kale garbiagoak edukitzeko asmoz, publizitate eta propagandari buruzko ordenantza betetzen jarraituko dugu”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!